Harremanak
     Tel: 943 51 43 72
     Fax: 943 52 13 13
e-posta: info@...
Gehiago

      2018-01-09

KULTURARTEKO TOPAKETA KOLDO MITXELENA IKASTETXEAN
Familian buruhandiak egiteko tailerra

Buruhandiak egiteko tailerra antolatu dugu urtarrilaren 26rako eta otsailaren 2rako. Familientzako tailerra izango da, eta, hortaz, haurrek modu aktiboan parte hartuko duen senide batekin joan beharko dute.

Sormen tailer honetan, munduko hainbat herrialdetako pertsonaia mitologikoetan oinarritutako buruhandiak sortuko ditugu, edota asmatutako pertsonaien buruhandiak. Horretarako, interesgarria litzateke familia bakoitzak ideiaren bat prestatuta ekartzea etxetik.

Sortuko ditugun buruhandiak Koldokide Guraso Elkartean geratuko dira, elkarteak etorkizunean antolatuko dituen ekintza edo festetan erabili ahal izateko.

Tailerra Merkatuzarren egingo da, eta familia bakoitzak egun bakar batean parte hartu ahal izango du, proposatutako bi egunetatik bat aukeratuta. Tailerra 17:00etan hasiko da, eta 19:30ak arte luza daiteke, partaide bakoitzak behar duen denboraren arabera.

Parte-hartzaile kopurua mugatua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea aipatutako bi data horietako batean. Horretarako, 637841763 telefono zenbakira dei dezakezue (Guraso Elkarteko telefonoa), edota e-mail bat idatzi koldokide@gmail.com helbide elektronikora. Bertan zehaztu behar duzue aukeratutako data (urtarrilak 26 edo otsailak 2). Izena emateko azken eguna urtarrilaren 19a izango da.

Sormeneko espazio dibertigarri honek aukera interesgarria emango digu kultura aniztasunetik abiatuta elkar ezagutzeko eta partekatzeko. Beraz, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. 

Gune pribatua
AGIRITEGIA Pasahitza beharrezkoa da
© KMLHI 2010
Lege Oharra  |  Web Diseinua