Harremanak
     Tel: 943 51 43 72
     Fax: 943 52 13 13
e-posta: info@...
Gehiago

      2018-04-13

GURASO ESKOLA

Familia agurgarria:

 

Dakizuen bezala, Errenteriako Udalak, herriko ikastetxeetan hezkuntzari laguntza emateko " Guraso Eskola" zerbitzua eskaintzen dizue.

 

Zerbitzu honen bitartez, 2 eta 16 urte bitarteko haurren eta gaztetxoen gurasoen dinamizazio eta heziketa gauzatzen da, zuen beharrei erantzuteko helburuarekin.

 

Mezu honen bitartez, gogorarazi nahi dizuegu datorren astelehenean, apirilak 16, Biteri eraikinean eta apirilaren 23an, Markola eraikinean, "Guraso Eskola " ekimena izango dela 15:00etatik 16:30etara.

 

Saio hauetan landuko den gaia SARE SOZIALAK izango da eta adin guztietako gurasoei zuzendua dago.

 

Saioak Markola eta Biteri eraikinean txandaka egingo dira eta bi eraikinetan gaitegi bera landuko da.

 

Anima zaitezte! Gure haur eta nerabeen heziketa landu beharreko altxorra da eta !

 

Eskerrik asko.

Gune pribatua
AGIRITEGIA Pasahitza beharrezkoa da
© KMLHI 2010
Lege Oharra  |  Web Diseinua