Harremanak
     Tel: 943 51 43 72
     Fax: 943 52 13 13
e-posta: info@...
Gehiago

 Identitatea

 

                    GURE IKASTETXEKO HEZKUNTZA GIDATZEN DUTEN 

                         PRINTZIPIOAK HONAKO HAUEK DIRA:

 

  • Eskola inklusibo baten bila gabiltza lanean, non ikasle guztiek duten lekua: ikasleen aniztasunari arreta jartzen dion eskola, agertzen dituzten gaitasun desberdinak baloratzen dituena, ikasketa prozesua ikaslearen erritmo errealera egokitzen dena eta, azken finean, ikasle guztiek ekarpen propioak egin ditzaketela sinesten duen eskola.
  • Euskara eta Euskal Kultura gure herriko ondarea izanik, kalitatezko euskal eskola sustatu nahian gabiltza, non Euskara, ikasketa hizkuntza izateaz gain eskola bizitzako hizkuntza ere bihurtzen den. Baita, Euskal Herriko kultura landu eta bereganatu gure herria maitatu eta errespetatzeko eta beste kulturak ulertzera eta errespetatzera iristeko.
  • Ikastetxeko Elkarbizitza plan sendoa edukitzea, non partaidetza eta kolaborazioa ardatza izanik, komunitate osoak adostutako lan planak jorratzen diren urtero, ikastetxeko Urteko Planean zehazten dena. Bertan gatazken prebentzioa eta gizarte harremanen aldeko heziketa txertatzen dira
  • Ikaslearen ongizate emozionala bermatu: ikasleei ardura eta partaidetza gehiago ematen dien eskola, ikasleak eskumena duela sentitu arazten duena, non arrakastarako aukera ematen dion, ikasleen aurrerapenaz kontzientzia hartzen duena, ebaluaketa formatzailea eta ez sailkatzailea baloratuz.
  • Baloreen heziketa eskolaren lehentasun esplizitua izatea: pertsonarteko harreman espazioak sortzen dituena; adiskidetasuna, komunikazioa eta kooperaziorako gaitasuna duen eskola.
Gune pribatua
AGIRITEGIA Pasahitza beharrezkoa da
© KMLHI 2010
Lege Oharra  |  Web Diseinua