Harremanak
     Tel: 943 51 43 72
     Fax: 943 52 13 13
e-posta: info@...
Gehiago

 ESKATZAILE BERRIAK

BERRIAK  

●       ON LINE (internet bidez) egingo da eta horretarako eskabide-orria eta azalpen guztiak http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/aurkituko dituzue. Datu guztiak bete ondoren, sinadura elektronika ez izatekotan, eskabide-orria inprimatuta eta dokumentazioarekin eskolara hurbildu eta erregistroa egingo da.

●     ESKOLAN: Bide telematikoetatik egiteko bitartekorik ez daukaten familiek, eskolan tramitatu dezakete, 

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

Beka berria eskatzen dutenek ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte, horrelako egoera izatekotan.

●     NAN edo AIZ ez daukaten guraso edo tutoreek, identifikazio dokumentuaren fotokopia (pasaportea...)

●     HIRI ONDASUNEN KATASTROKO BALIOAK: Etxebizitza bat baino gehiago izanez gero, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kopia aurkeztu beharko da, bizikidetza-unitateko kideen jabetzako guztiena, hain zuzen.

●     LANDA-ONDASUNEN KATASTROKO BALIOAK: Bizikidetza-unitateko kideen jabetzako finken Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.

●     DIBORTZIO,            BANAKETA, IZATEZKO BIKOTEKIDEEN BANAKETA EDO ANTZEKO EGOEREN KASUAN: Hitzarmen arautzaileak/Elkarbizitza-ziurtagiria         /Pentsioen egiaztagiri eguneratuak eta, hala badagokio,       aitaren edo amaren ezkontidearen edo bikotekidearen     diru-sarrerak.

●     AITONA-AMONAK IKASLEAREKIN BIZI DIRENEAN: Elkarbizitza-ziurtagiria, udalak emandakoa

●     FAMILIA UGARIA: txartelaren fotokopia.

●     DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONAK:            Desgaitasun-gradua aitortzen dion egiaztagiria.

●     ANAI-ARREBA UNIBERTSITARIOA ETXETIK KANPO: Matrikulatuta dagoela egiaztatu eta alokairu-kontratua.

●     HARRERAKO ADINGABEAK: Aldundiak emandako foru-aginduaren eta  harrerako baldintzen fotokopia.

●     DIRU-SARRERA SALBUETSIAK: Baliaezintasun-pentsioen ziurtagiriak,        baliaezintasun iraunkor   absolutuaren edo baliaezintasun handiko pentsioarena, zurztasun-pentsioarena, kaleratzearengatiko kalte-ordainena        edo bestelako   gizarte-laguntzena (DBE-RGI, gizarte-larrialdietako laguntzak, etab).

●     ERRENTA-AITORPENA EGIN            EZIK: Jasotako diru-sarrerak, bizitzeko baliabideak edo laguntzen agiriak

●     EGOITZA FISKALA EAE-TIK KANPO IZANEZ GERO: Zerga-aitorpena egin duten kide    konputagarrien Pertsonen Fisikoen Errentaren gaineko Zerga-aitorpenaren fotokopia   osoa. PFEZtik salbuetsita dauden errenten eta pentsioen          ziurtagiriak, hala nola Gizarte Segurantzaren pentsioen eta Lanbidek kudeatutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo/eta etxebizitzarako diru-laguntza osagarriaren          ziurtagiriak. Lan-etekinen ziurtagiria (10T), PFEZ aitorpena egin ez bada.

●     BESTELAKOAK: Bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak justifikatzeko beste edozein dokumentu, hala nola, kaleratze-likidazioak, enplegu-erregulazioko espedienteak, gizarte laguntzak eta dohaintzat, etab.

Gune pribatua
AGIRITEGIA Pasahitza beharrezkoa da
© KMLHI 2010
Lege Oharra  |  Web Diseinua