Harremanak
     Tel: 943 51 43 72
     Fax: 943 52 13 13
e-posta: info@...
Gehiago

 Txalaparta

 

Musikaren ikaskuntzan murgiltzeko modu erraz eta dibertigarria da txalaparta.

Musika lantzeak haurraren adiera garapenean laguntzen du. Hala, memoria gaitasuna, kontzentrazioa eta arreta garatzen ditu. Musikaren lanketa orokorrak haurrarengan dakartzan ondorio onuragarri hauek helburu izateaz gain, txalapartan trebatzearen prozesuan ikaslearengan erritmoa eta koordinazioa lantzea ditugu helburu nagusiak, inprobisazioa eta sormenerako gaitasunak lantzearekin batera.

Lanketa hauetara bideratutako ariketa eta proposamen desberdinek osatuko dute tailerra eta ikaskideei eskainiko dieten saioa prestatzeak emango dio osotasuna ikastaroari.

Helburu hauek lortzeko didaktika jostalari eta dibertigarriak jorratzean, musikaren inguruan sentimendu positibo eta aberasgarriak bizitzea da beste helburu bat. Eta hala, haurrarengan musikarekiko interesa eta erakargarritasuna sustatzea.

Txalapartari bikoteak musika elkarrekin sortzen duen horretan, elkarlanaren garrantzia sustatzea eta aldi berean, norberaren aportazioen balioaz ohartaraziz autokonfidantza sustatzea dira jarrera arloko beste helburuak, elkarren arteko komunikazioa lantzearekin batera.

Gune pribatua
AGIRITEGIA Pasahitza beharrezkoa da
© KMLHI 2010
Lege Oharra  |  Web Diseinua