Harremanak
     Tel: 943 51 43 72
     Fax: 943 52 13 13
e-posta: info@...
Gehiago

 Yoga

 

Yoga gorputza, burua eta bihotza orekatzera umeei erakusten dien diziplina da.

Umeekin bere funtsarekiko konexioa indartzen saiatzen da, bere sormen iturriarekin, bere barruko ahotsarekin, bere posibilitateak eta mugak deskribatzen. Guzti hau landuz, umea bere burua hobeto ezagutzea lortzen du.

Umeen heziketa ez da ezaguera intelektualean soilik oinarritzen, zirraren, sentimenduen, senen eta esperientzien bidez ere ikasi behar dute, eta guzti hau yogan lantzen dugu.Umeak bere gorputzaren bitartez ikasten du,  hau da, barrutik kanporantz: “Esaten didazu eta ahazten dut, erakusten didazu eta ikasten dut. Parte hartzea eragin iezaidazu eta ikasiko dut”.

Yogak osasun fisikoa eta bizitasuna bultzatzen ditu, eta haurrentzat jarduera osasungarri eta dibertigarri bihurtzen da.

Gure klaseen helburuak hurrengo hauek dira:

  • Zuzen arnasten eta lasaitzen ikasi
  • Gorputzaren kontzientzia  eta koordinazioa hobetu
  • Elastikotasuna, bizkortasuna eta oreka landu
  • Arreta, kontzentrazioa eta memoria hobetu
  • Sormena garatu
  • Zirrarak identifikatu
  • Emozioak hobeto kudeatu
  • Energia kontrolatu eta kanalizatu
  • Autoestimua hobetu
  • Enpatia eta gainerakoen errespetua landu

Klaseak ludikoak eta dibertigarriak dira, jokoak, marrazkiak, ipuinak, musika,… erabiltzen ditugulako. Hauen bidez, Yogako posturak, arnasketak, zirrarak, erlaxazio teknikak,… integratzen ditugu.

Ikastaroa 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.

Gune pribatua
AGIRITEGIA Pasahitza beharrezkoa da
© KMLHI 2010
Lege Oharra  |  Web Diseinua