Ikastetxeko gorabeherak

 

  2017-06-06
2017-18 Ikasturterako LIBURUAK

Guraso Elkarteko bazkide ez diren ikasleentzat

Ikasturte honetan ere Guraso Elkarteak 2017-18 ikasturterako liburuen kobratzeaz eta eskaeraz arduratuko da, datorren ikasturte hasieran ikasleak liburuak gelan bertan jaso ditzaten. Zerbitzu hau Guraso Elkarteko bazkideei eskaintzen zaie.

Bazkide ez direnak ezingo dute zerbitzu hau erabili, eta bere ardura izango da liburuen erosketa.

Gure datuen arabera zure familia ez da guraso elkarteko bazkidea; beraz, zuen kabuz erosi beharko dituzue datorren ikasturteko liburuak.

Horretarako, idazkaritzatik pasa behar zarete, ekainaren 8, 9, 12 eta 13an (Ordutegia: 9:10-10:10 edo 15:30-16:30), behar den egiaztagiria jasotzeko eta honako diru-kopurua ordaintzeko:

  • LH1, LH2 27 € Testuliburuak eta lan koadernoak
  • LH3, LH4 30 € Testuliburuen mailegua eta lan koadernoak
  • LH5, LH6 20€ Testuliburuen mailegua (Lan koadernoak dendan ordaindu beharko dira) (Ikusi bukaerako oharra)


DATA HAUETAN LIBURUAK ORDAINTZEN EZ DUTEN IKASLEEK EZINGO DITUZTE IKASTURTE HASIERAN LIBURUAK IZAN


Oharra: Orain arte jaso dugun informazioaren arabera, datorren ikasturtean, 2017-2018an, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek ez dute Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzarik izango liburuak erosteko. Honengatik, testuliburuen mailegurako 20€ eta lan koadernoak erosteko 40€ ordaindu beharko dute.