Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-10-11
ELKARBIZITZA BEHATOKIA

ELKARBIZITZA BEHATOKIA ikastetxeko elkarbizitza kudeatzeko organoa da. Harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea, horixe da bere xedea. Azken batean, zer lortu nahi dugu behatoki honen bidez? Komunitateko kide guztiek jakin behar dute baloratu eta entzun egingo ditugula, eta, ikastetxean erabakiak hartzeko orduan, erantzukizuna eta partaidetza izango dutela.

Pertsona guztiek izan behar dute beren erabakiak hartzeko modua, betiere, errespetua, elkarrizketa, negoziazioa eta adostasuna oinarri hartuta.

ELKARBIZITZA BEHATOKIAREN funtzio batzuk honako hauek izango dira:

  • Ikastetxe komunitate osoko partaidetza aktiboa bermatzea.

  • Hezkuntza Komunitate guztiari harreman positiboak sustatzen laguntzeko jarduerak proposatzea.

  • Harremanak hobetzeko bidean, proposamenak, egonezinak eta iradokizunak jaso nahi ditugu estamentu guztiengandik, era horretara, gatazkak konpontzen eta elkarbizitza osasuntsua eratzen ikasteko.

ELKARBIZITZA BEHATOKIAN komunitateko kide guztiek egon beharra dugu: zuzendaritza, irakasleak, guraso, ikasle, zerbitzuetako langileak eta laguntza zerbitzuetako irakasleak.

Urtean 5 bilera inguru izango dira, eskola orduetan.

Hori dela eta, zirkular honen bitartez zuek animatu nahi zaituztegu bertan parte hartzera.

Zuen burua aurkeztu nahi izan ezkero bete ezazue ZIRKULARRA, beheko orri oina eta eskolara ekarri urriaren 25a baino lehenago, mesedez.