Ikastetxeko gorabeherak

 

  2023-05-09
KOADRO BAT TESTU ANITZ: FAMILIEI GONBIDAPENA

Dakizuen bezala, urtero “Koadro bat testu anitz” proiektua burutzen dugu eta familiei gonbidapena luzatzen dizuegu.

Aurten ere, K.T.A. aurrera eramango dugu ikastetxean eta zuek gurekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Aurten aukeratu dugun koadroa Megan Duncansonena da.
Zuek ipuin, komiki, azalpen, plastika lana, olerki... batekin parte hartu nahi baduzue, egindako lana idazkaritzara (Biteri) ekarri maiatzaren 18a aurretik.