Ikastetxeko gorabeherak

 

  2020-03-10
KULTURARTEKOTASUNAREN‌ ‌JAIRAKO‌ ‌BOLUNTARIOAK‌

Martxoaren 28an, larunbata, Kulturartekotasunaren Jaia egingo dugu, 5. urtez.


Aurreko edizioetan bezala, aurten ere hainbat ekintza izango dira goizean zehar, eta eguerdi aldera munduko zenbait herrialdetako jakiak dastatzeko aukera izango dugu.

Boluntarioak behar ditugu egunean bertan laguntzeko: tailerrak bideratzen, platerak banatzen, jakiak zerbitzatzen…

Laguntzeko prest bazaude, mesedez bidali mezu bat koldokide@gmail.com helbidera.

ANIMATU ETA EMAN IZENA!!

OHARRA: pixkanaka paper erabilera murrizten joan nahi genuke, eta jakinarazpenak posta elektroniko bidez bidaltzen hasi. Guraso elkartearen blogera harpidetuz gero, posta elektronikoz jasoko dituzu mezuak. Animatu harpidetzera! Blogean ikusiko duzu nola egin.