Bikoteka irakurtzen

 

Berdinen arteko tutoretza sistema metodologikotzat hartuta, irakurketaren ulermena eta abiadura hobetzea eta sendotzea du helburu nagusia.

Gure ikasleen irakurketa-idazketa konpetentzia garatu nahian jarri genuen martxan duela urte batzuk proiektua hau. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasgeletako curriculumean txertatuta dago.

Ikasketa kooperatiboan oinarrituta eta ikasleen arteko elkarlana bultzatu nahian, ikasle bakoitzak bere ikas-prozesuaren partaide izatea ahalbideratzea du helburu, norberaren autonomia eta autoestimuari garrantzia emanez. Era honetara, norberaren arduraren garrantzia azpimarratzen da.