Elkarbizitza

Hasiera  › Hezkuntza  › Proiektuak  › Elkarbizitza
 

Gaur egungo gizartean kezka handi bat elkarbizitza izanik, gure ikastetxean ere, izugarrizko garrantzia ematen diogu elkarbizitza egoki bat izateari.

Urteak daramagu elkarbizitza hobetzeko bidean eta sistematizazioa bermatu nahian, lanketa desberdinak egiten abian ditugun Hezkidetza Plana, Bizikidetza Plana eta Tutoretza Plana direla medio

Aipatu beharra dago, gure ikastetxean ibilbide luzea dagoela eskola inklusiboaren bidean eta hezkidetza ezinbestekotzat jotzen dugula inklusioa eta aukera berdintasuna benetan bermatu ahal izateko

Gure Tutoretza Planean, gizartearen beharrei erantzun nahian, bizikidetza eta hezkidetza eremuei tartea egin diegu