Gu ere bertsotan

 

Ahozko komunikazioa lantzea da proiektu honen helburua, horretarako bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiltzen dira.

Bertsozale elkartearekin elkar lanean aritzen gara eta haiek hartzen dute proiektu hau aurrera eramateko ardura, irakasle tutoreekin batera

Proiektu honek ahozko adierazpidea hobetzea, komunikazio estrategia eraginkorrak baliaraztea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak hezteko beste zenbait ekarpen interesgarri ekartzen dizkio ikasleari. Hori dela eta, bertsolaritza gure Hezkuntza Proiektuan jasotako helburuak bermatzeko tresna ezin hobea dugu