Musika

 

Musika

Haurrek txikitatik eduki ohi dute musika eta gorputz mugimenduarekiko erakarpen berezi bat. Musika tailer honetan jolasen bitartez gorputz mugimendua, erritmoa, kantua, dantza eta musikaren alde desberdinak landuz musikarekiko sentsibilitatea lantzea du helburu, musika entzuteko garaian arreta edukitzea helburu duten jolasekin.

Modu horretan soinuen eta instrumentuen bereizketa, musikaren lengoaiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutaraztea, musika mota desberdinekin harreman oinarrizko bat edukitzea eta norberaren mugimendu eta espresioak erabiliz inprobisatu, sortu eta espresatzeko modu desberdinak landuko dira.