Liburuak eskura

 

Liburutegia

Koldo Mitxelena ikastetxeak liburutegia du bai Biteri, baita Markola eraikinean ere. Ikasleriak instalakuntza eta liburu zein ikusentzunezkoen mailegu zerbitzua erabili ahal du eskola ordutegian.

Hezkuntzan jasaten ari diren murrizketak direla medio, liburuzaina desagertu da, baita, liburutegian beste ekintzak egiteko eta familiei ordutegia zabalagoa eskaintzeko aukera ere.

Guraso elkartearen gutuna Hezkuntza Sailari:


GURE ESKOLAKO LIBURUTEGIA ZABALIK BEHAR DUGU.


Errenteriako Koldo Mitxelena Herri ikastetxeko guraso elkartetik, gure eskolako liburutegiaren kudeaketarekin dugun kezka jakinarazi nahi dizuegu. Liburuzaina jubilatu zenetik, hezkuntza saila geroz eta giza baliabide gutxiago jartzen ari da liburutegia modu egokian zabalik mantentzeko.

Gurasook behar beharrezkoa ikusten dugu liburutegia zabalik mantentzea honako arrazoiengatik:

  1. Liburutegiaren erabilerak Hezkuntza prozesuan oinarrizkoa den irakurketa sustatzen duelako.
  2. Liburu artean murgiltzeko aukerak irakurketa zaletasuna pizten duelako.
  3. Gure eskolako euskararen normalkuntza prozesuan, euskarazko liburuak irakurri, begiratu eta mailegatzeko aukera edukitzea ezinbestekoa delako.
  4. Gure ikastetxeak duen errealitatea kontuan hartuta, ikasle askorentzat ikastetxeko liburutegia bihurtzen delako liburuekin kontaktua mantentzeko gune bakarra.
  5. Liburutegia eskolako beste gune hezitzaile bat bezala ikusten dugulako. Bertan giro goxoan gure seme-alabek errespetuzko baloreak ikasten dituztelako.
  6. Astero, HHko eta L.H.ko ikasleek liburutegiko saioa bat egiten dutelako.
  7. Ez dugulako nahi,gure ikastetxeko liburutegia, mailegu zerbitzu batean bakarrik bihurtzea. LIBURUTEGI BIZIAK BEHAR DITUGU ESKOLETAN!!
  8. Gure seme alaben hezkuntzak kezkatzen gaituelako.

Guzti honengatik, gure eskolako liburutegia modu egokian zabalik mantentzeko behar diren giza baliabideak jartzea eskatzen dizuegu.
Gure eskaera kontutan hartuko duzuelakoan.

Koldokide Guraso Elkartea