Ikastetxeko gorabeherak

 

  2018-06-05
HAUR ETA HELDUEN DANBORRADA


Berriro ere, Madalenak jaietarako danborradan parte hartzeko animatu nahi zaituztegu.

HAUR DANBORRADA: Uztailaren 22an arratsaldean aterako gara herriko beste danborradekin batera.

*5 urteko gelakoak eta L.H. 1.mailatik gora: DANBORRAK ETA KUPELAK

*3 eta 4 urteko gelakoak: DESFILEAN, umeak bakarrik (gurasorik gabe)

HELDUEN DANBORRADA : Uztailaren 23an arratsaldean aterako gara.

6 entsegu soilik egongo dira, UZTAILAREN 3an hasiko dira eta astean bi egunetan, astearteetan eta ostegunetan, izango dira (Uztailak 3, 5, 10, 12, 17 eta 19):

- Haurrak: 18:30etatik 19:15etara

- Helduak: 19:30etatik 20:30etara

Parte hartu nahi duzuenok, izena eman:

Haurrak: blogaren bidez http://koldokide.blogspot.com edo beheko inskripzioa bete eta Guraso Elkarteko buzoian sartu Ekainak 15 baino lehen.

Helduak: e-mailez tamborkoldo@gmail.com

OHARRA: -      DBH 1.eta 2. Mailakoek, haurren danborradan parte hartzen dutenak, hala nahi badute, helduen danborradan parte hartzeko aukera izango dute.

  • Eguraldi txarra eginez gero, uztailaren 22an, danborrada guztiak batera joko dugu eskolako patioan (Biterin)
  • Norbaitek postu bereziren bat (zuzendari, banderadun…) nahiko balu, esan dezala inskripzioa egiterakoan.