Koldo Mitxelena Herri ikastetxea ezagutu

 

KM Herri Ikastetxea

Gure ikastetxeko hezkuntza gidatzen duten printzipioak honako hauek dira.

Barneraketa

Eskola inklusibo baten bila gabiltza lanean, non ikasle guztiek duten lekua: ikasleen aniztasunari arreta jartzen dion eskola, agertzen dituzten gaitasun desberdinak baloratzen dituena, ikasketa prozesua ikaslearen erritmo errealera egokitzen dena eta, azken finean, ikasle guztiek ekarpen propioak egin ditzaketela sinesten duen eskola.

Euskara

Euskara eta Euskal Kultura gure herriko ondarea izanik, kalitatezko euskal eskola sustatu nahian gabiltza, non Euskara, ikasketa hizkuntza izateaz gain eskola bizitzako hizkuntza ere bihurtzen den. Baita, Euskal Herriko kultura landu eta bereganatu gure herria maitatu eta errespetatzeko eta beste kulturak ulertzera eta errespetatzera iristeko.

Ikasleak

Ikaslearen ongizate emozionala bermatu: ikasleei ardura eta partaidetza gehiago ematen dien eskola, ikasleak eskumena duela sentitu arazten duena, non arrakastarako aukera ematen dion, ikasleen aurrerapenaz kontzientzia hartzen duena, ebaluaketa formatzailea eta ez sailkatzailea baloratuz.

Elkarbizitza

Ikastetxeko Elkarbizitza plan sendoa edukitzea, non partaidetza eta kolaborazioa ardatza izanik, komunitate osoak adostutako lan planak jorratzen diren urtero, ikastetxeko Urteko Planean zehazten dena. Bertan gatazken prebentzioa eta gizarte harremanen aldeko heziketa txertatzen dira.

Baloreak

Baloreen heziketa eskolaren lehentasun esplizitua izatea: pertsonarteko harreman espazioak sortzen dituena; adiskidetasuna, komunikazioa eta kooperaziorako gaitasuna duen eskola.