Elikadura

Hasiera  › Zerbitzuak  › Jantokia
 

Jantokia

Jantoki zerbitzua hiru eraikinetan eskaintzen da, Eusko jaurlaritzak izendatutako AUSOLAN katering enpresaren esku.

Bazkaltiar guztiek menu bera jaten dute, baina, elikagai batzuekiko (laktosa, glutena…) intolerantzia duten ikasleei menua egokitzen zaie betiere mediku egiaztagiria ekartzen badute. Bi menu berezi ere eskaintzen dira: obolaktobegetarianoa (arraina eta haragirik gabekoa) eta txerrikirik gabeko menua.

  • Txangoak egiten direnean jangelako ikasleei pic-nic poltsa bat prestatzen zaie (Ohiko bazkaltiarrei bakarrik).
  • Hiru hilabetetako menuen zerrenda bidaltzen zaie gurasoei.

Eskolako jantokiak bi aukera eskaintzen ditu:.

  • Epe luzea: irailaren 7tik ekainaren 22ra.
  • Epe motza: irailaren 13etik ekainaren 15era.

Jangela beka jaso duten bazkaltiarrei ez zaie kuota pasako. Beka ukatuko balitzaie atzeratutako kuotak ordaindu beharko lituzkete. Gainontzeko guztiek hilero dagokien jangelako kuota ordaindu behar dute.

Eskolak ordainketa zortzi kuotetan antolatzen du urritik maiatzera. Epe luzea aukeratzen dutenei urria eta maiatzeko kuotetan kobratuko zaizkie iraileko eta ekaineko jardun jarraituko egunak.

Epea 1go kuota
(urria)
2.-7. kuota
(azarotik apirilera)
8. kuota
(maiatza)
Epe Luzea 114,60€ 96€ 119€
Epe motza 96,20€ 96€ 96€

Noizbehinkako erabilera ikasturte osoan baldintzatuta egongo da plaza libreak izateari.

Ikasleek, bekadunak ez direnean, dirua itzultzeko eskubidea izango dute, eskolara gutxienez aste bat jarraian etorri ez direnean eta beti ere, abisua jangelako arduradunari gutxienez 48 ordu lehenago egin bada. Itzuliko den zatia kuotaren %50a izango da.

Noizbehinkakoak jangelara etorriko ez badira, arduradunari 48 ordu lehenago abisatu beharko diote dirua bueltatzeko eskubidea izateko.

Bazkaltzera noizbehinka gelditzen diren haurrek, gutxienez aurreko egunean 09:30etatik 11:00etara, jakinarazi beharko dute eta aldez aurretik ordaindu beharko da. Behin eskaera eginda eta bazkaltzen gelditzen ez badira dirua ez zaie itzuliko.

Ordutegiak eta sarrera-irteerak.

  • Irailean eta ekainean, jardun trinkoa egiten den egunetan, ikasleak 14:25ean ateratzen dira.
  • Goizean zehar eskolatik irten behar bada, aldez aurretik abisatu, eta 13:30ak baino lehen bueltatu beharko da ikastetxean bazkaldu ahal izateko. Bazkaldu ondoren eskolatik atera behar izanez gero, 13:30ean familia etorriko da bila.
  • Ikasle bat eskolatik bazkaldu ondoren ateratzen bada, 15:00etan izango du bueltatzeko ordua.
  • Goizean, eskolara etortzen ez badira, jangela bakarrik erabili ahal izango dute aldez aurretik abisatu eta dagokion agiria (medikua, administrazioarena…) aurkezten bada. 13:30etik aurrera jangela zerbitzua ezin da erabili.

Eguerdietako ekintzak.

  • Jangelako denbora librean jolas eta ekintza desberdinak egiten dira AUSOLANeko begiraleek zuzenduta.
  • Bestalde, Guraso Elkarteak antolatzen dituen Eskolaz Kanpoko Ekintzetan parte hartzeko aukera dago.

Arduraduna: Leire De Prado (659 192 746).