Familiak

Hasiera  › Ikastetxea  › Partaideak  › Familiak
 

Ikastetxeko oinarria

Familien parte-hartzearekin askoz hobe.

“Koldokide” Guraso Elkartea

Ikastetxeko funtzionamenduan inplikatzen den kolektibo bat gara, non, gure seme-alaben eskolatze garaiko hezkuntzaren inguruko kudeaketan parte hartzen dugun eta, ikastetxeko zuzendaritzarekin batera, eskolako bizitzaren antolaketan elkarlanean aritzen garen.

Kalitatezko ikastetxe publiko baten alde egiten dugu apustu, ikasle guztientzat aukera berdinak ematen dituen eskola defendatzen duenak eta hezkuntza prozesu horretan partaide aktiboak izatea funtsezko lanabesa dela uste duenak. Hezkuntza Proiektu hau arrakastatsua izateko helburua guztion erronka da.

Zer egiten dugu?

  • Eskolako zuzendaritzarekin harreman estua eta etengabea dugu.
  • Kezkatzen eta elkartzen gaituzten arazoetan aholku ematen diegu gurasoei.
  • Ikastetxean zein gizartean euskararen erabileraren sustapenean indarra jartzen dugu.
  • Beste Guraso Elkarteekin harremanetan gaude.
  • BAIKARAn (Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioa) bazkideak gara.

Zer abantaila dauka elkartean bazkide asko izateak?

  • Eskolaz Kanpoko Ekintza ugariago eta preziorik onenean izatea.
  • Diputaziotik eta Udalatik laguntza gehiago jasotzea.
  • Eragingarritasun handiagoa ekintzak kudeatzeko eta antolatzeko momentuan.
  • Ideietan ekarpen zabalagoa eta iritzietan aniztasun gehiago izatea.
  • Kolektibo sendo, egonkor eta funtzionalagoa bilakatzea.

Zatoz gure elkartera eta parte hartu!

Gurekin harremanetan jartzeko:
Blog http://koldokide.blogspot.com.es
Mail koldokide@gmail.com
Tel +34 637 841 763