Ikastetxeko gorabeherak

 

  2018-11-05
HH-KO MENDI IRTEERA. GURASO ELKARTEA.

Azaroaren 18an, igandean, mendi irteera antolatu dugu Haur Hezkuntzako umeen familientzat.

Ibilbidea: Elurretxe – Sorotxo (Aiako Harriak). Goizeko irteera izango da. Bide ez asfaltatua, ume aulkirik ez.

Irteera (2 geltoki izango dira): goizeko 9:30etan Biteri eraikinaren ondoan (Niessen aurreko autobus geltokia). Ondoren autobusak Agustinetako elizaren ondoan egingo du bigarren geldialdia (9:35 inguru). Autobusa puntual aterako denez, komeni da 10 edo 15 minutu lehenago geltokietan egotea.

Itzulera: 13:00etan (gutxi gorabehera).

Joan-etorria autobusez egingo da, eta norberak eraman behar ditu bere janari-edariak eta arropa nahiz oinetako egokiak.

Irteera hau guraso elkarteko bazkideentzat  da, eta haurrek gurasoekin edo haiek baimendutako heldu batekin etorri behar dute.

Egunean zehar ateratako argazkiak eskolako web-orrian argitaratuko direla jakinarazten dizuegu.

Izena emateko, bloga erabil dezakezue (http://koldokide.blogspot.com), edota telefonoz deitu 637841763 zenbakira (arratsaldez).

Izena emateko azken eguna: azaroak 14, asteazkena.

Izena eman eta ez baduzu etorri behar, abisatu, mesedez, 637841763 telefonora deituta. OHARRA: lana errazteko, blogaren bidez izena ematea eskertuko genizueke.