Ikastetxeko gorabeherak

 

  2018-11-27
JOSTAILU BILKETA

Gure seme-alaben ikasgelak ez daude jostailuz oso ongi horniturik. Guraso Elkartetik etxeetan soberan ditugun jostailuak jasotzea pentsatu dugu, gure seme-alaben geletan erabil ditzaten.

Jostailuak  utzi ahal izango dira:

BITERIn:     goizez           9:15etatik- 9:45era       abenduaren 10etik 14era

                    arratsaldez  16:15etatik-16:45etara   abenduak 12 eta 14ean

MARKOLA: arratsaldez 16:15etatik-16:45etara   abenduak 12 eta 14ean

Jostailuak egoera onean ematea eskatzen dizuegu. Zerrenda honetan adierazita ageri diren jostailuak jasoko dira:

  • Scrabble moduko jolasak
  • Legoak
  • Egurrezko eraikuntzak
  • Puzzleak (osoak)
  • Logika jolasak
  • Mahai jolasak
  • Trizikloak
  • Motoak
  • Patineteak
  • Jostailuzko haur aulkiak
  • Tarrantak (“correpasillos”)
  • Garajeak
  • Egurrezko jostailuak 
  • Peluxeak ez diren panpinak

 Milesker!!!