Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-02-01
SANTA AGEDA KOPLAK

Astelehenean , Otsailak 4, Santa Ageda bezpera,  gure herriko ohitura zaharrei jarraituz, gure Ikastetxeko ikasleak koplak abestera aterako dira goizean akordeoilariak lagunduta.

Biteri eraikineko 2. zikloko ikasleak  Errenteriako erdigunean ibiliko dira kantari eta geldiune desberdinak egingo dituzte: Olibet auzoan dagoen  Eguneko Zentroa, Olibet Haur Hezkuntzako eraikina, Xabier Olaskoaga Plaza, Udaletxea eta Biteri eraikinean bukatuko dute.

Markola eraikineko  2 eta 3. zikloko ikasleak buruan txapela eta eskuan makila dutela    Agustinak auzotik zehar ibiliko dira irakasle eta  akordeoilariaren  laguntzarekin.