Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-02-19
INAUTERIAK: ZERBITZUAK

Familia agurgarriak:

 Datorren martxoaren 1ean, ostiralean, inauteriak ospatuko ditugu. Aurten, “ZIRKUA” izango da gaia eta kalez kale dantzan ibiliko gara.

 Egun berezia denez, antolaketa honako hau izango da:

 JANGELA: EZ DA JANGELAKO ZERBITZURIK EGONGO.

 IRTEERA ORDUA: 13:00-13:15etan (desfilea bukatzean).

Ordu honetan, Biteri eraikineko patioan jaso beharko dituzue zuen seme-alabak:

 

Biteriko ikasleak: ohiko irteeretan.

Markolako ikasleak: “Bizente Elizegi” kalera doan irteeran.

Olibeteko ikasleak: “Fernandez Landa plazara” doan ate berrian.

 

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK: Egun horretan ez dira burutuko.

GARRAIOA: eskola autobusa 13:15etan Biteri eraikinetik aterako da.

  

Atsegin izango zaizuelakoan, agurtzen zaituztegu.

 

OHARRA: GARRAIOAREN ERABILTZAILE DENAK, BIDALIKO ZAION OHARRAREN BEHEKO ZATIA BETE BEHAR DU ETA ESKOLARA BUELTATU OTSAILAREN 22rako.