Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-04-29
KOLDO MITXELENA EGUNA/BAZKARIA Maiatzak 18

KOLDO MITXELENA EGUNA ospatuko dugu maiatzaren 18an.

Goizez, gure seme-alabek egingo dituzten ekintzak ikusiko ditugu.

Ondoren, guraso, ikasle eta irakasleentzako bazkaria izango da (bertan prestatuko duten paella erraldoia).

Arratsaldez, muxikoak, zirku tailerra eta Zirika Zirkus taldearen Egunon sikiera ikuskizuna  izango ditugu.

 

Haurrentzako menua (5 €): oilasko eta untxi paella edota paella beganoa, izozkia, ogia eta edaria.

Helduentzako menua (10 €): oilasko eta untxi paella edota paella beganoa, pastela, ogia, edaria eta kafea.

                          

Bazkarian parte hartzeko, GEko bazkide izan beharra dago. Izena emateko bi aukera daude:

1.- Aurrez aurre egitea:

- BITERIn, maiatzaren 9an, 16:00etatik 17:30era, guraso elkartearen bulegoan.

- MARKOLAn, maiatzaren 9an, 16:30etik 17:30era.

Bertan aurkeztu behar da izen-emate orria, beteta, eta bertan ordaindu behar da, eskudirutan.

2.- Kutxabankeko 2095 5064 83 1061615661 kontuan dirua sartzea (kontzeptua: ikaslearen izena/heldu kopurua + haur kopurua) eta izen-emate orria nahiz ordain-frogagiria GEaren BUZOIAN sartzea maiatzaren 9a baino lehen.

OHARRA: JENDE GUZTIAK maiatzaren 9an JASO BEHARKO DITU BAZKARIRAKO TXARTELAK

 

MAKINA BAT TAUPADAKO MATERIALA salgai izango da.

Iaz bezala, aurten ere zuen laguntza beharko dugu (mahaiak prestatzeko, janaria banatzeko, jasotzeko...).

Egunean zehar ateratako argazkiak eskolako web-orrian eta blogean jarriko direla jakinarazten dizuegu.