Ikastetxeko gorabeherak

 

  2020-03-30
IKASLEEN EBALUAZIOA: 2.EBALUAZIOA

COVID-19 delakoaren alarma egoera dela eta, ezarritako etenaldiak hasiera batean 15 eguneko iraupena zuen, baina, ongi dakizutenez, luzatu egin dute.

Pixkanaka-pixkanaka badoaz egunak aurrera eta ezohiko egoera honi ahalik eta modurik onenean erantzuna ematen saiatzen ari gara. Gure esku dagoen guztia egiten ari gara zuen seme-alabei zereginak bidalitzeko, eta ziur gaude zuek ere berdin arituko zaretela. 

Ezohiko egoera hau dela eta 2. ebaluazioaren data moldatu behar izan dugu; 2. ebaluazioa martxoaren 23an amaitutzat eman genuen. Zuen seme-alaben 2. ebaluazioko txostenak ikusi nahi badituzue IKASGUNEAn dituzue zintzilik. Egoera berezi hau dela eta, paperean 3. ebaluazioarekin batera banatzea erabaki da, hortaz ekaina arte paperezko txostenik ez duzue jasoko.

Gure aldetik komunikazio kanalak irekiak izango ditugu eta edozein zalantza edo laguntza behar baduzue, nahiz gurekin, nahiz tutoreekin, kontaktuan jar zaitezkete.

Zaindu eta eusti goiari!