Ikastetxeko gorabeherak

 

  2020-11-11
ESKOLA KONTSEILURAKO HAUTAGAIAK

Ikastetxeko Eskola Kontseiluaren berritzeko prozeduran sartuta, gaur argitaratuko dugu familien artean aurkeztu diren hautagaien zerrenda.

Aurtengo egoera dela eta, posta elektronikoaren bitartez ezagutzera emango dizuegu.

Azaroaren 11tik 13ra bitartean izango dituzue erreklamazioak egiteko epea. Ez bada erreklamaziorik izaten zerrenda hauek behin betikoak izango dira.