Ikastetxeko gorabeherak

 

  2020-12-01
AURREZ AURREKO ESKOLA KIROLA

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu galdetegia betetzeagatik eta baita ere zuen iritziak helarazteagatik. Oso baliagarriak izan zaizkigu.

Badakigu denek eskola kirola presentziala nahi dugula eta hori da gure apustua, baina legeak ez digu horrela burutzen uzten.
Guzti honengatik, aurkitzen garen egoera ikusita, aurrez aurreko eskola kirola baimentzen ez den bitartean ESKOLA KIROLA BERTAN BEHERA uztea erabaki da. 


Urtarriletik aurrera, berriz ere, baimena edukiko bagenu, galdetegian aurrez aurrekoari baiezkoa erantzun diozuen ikasleekin batera martxan jarriko genuke Eskola kioeko jarduna.  Aurrez aurreko Eskola Kirola egitean bakarrik kobratuko da kuota.
Ea laster egoera aldatzen den eta aurrez aurreko eskola kirola egiteko aukera dugun!!
Mila esker ulertzeagatik eta barkatu sortutako eragozpenak.


Ondo izan!!


Eskola Kirolako koordinatzailea