Ikastetxeko gorabeherak

 

  2022-12-13
ABENDUAREN 24a

Olentzero eta Mari Domingiren kantujira badator! Abenduaren 24 goizean herriko kaleetan
zehar Olentzero eta Mari Domingirekin batera kantujiran ibiliko gara. Ohitura den lez, kalez kale eguberrietako kantak abestuko ditugu, baserritarrez jantzita, eta buelta bukatutakoan eskolako patioan hamaiketakoa egingo dugu jai giroan.

Azken bi urteetan ezin izan garenez elkartu, aurtengo kantujira ilusio bereziarekin ari gara prestatzen, eta ahalik eta familia gehien biltzea nahi dugu. Prestaketa familia guztiekin partekatu nahi dugunez, ostiralean, hilak 16, 16:40an Biteriko patioan topaketa prestatu dugu. Bertan kantak entseiatuko ditugu, eta giroan murgiltzen hasiko gara.
Familia guztiak gonbidatuta!
Ostiralean, hilak 16 16:40ean Biteriko patioan