Ikastetxeko gorabeherak

 

  2024-05-17
BITERI ERAIKINEKO SARRERA ALDAKETA

Pilotari kalean egiten ari diren obrak direla eta, datorren astelehenetik aurrera eskolako sarrera eta irteerak beste ate batzuetatik egin beharko ditugu.

Hori horrela, HH5eko eta LHko 1. eta 2. mailetako ikasleak Bizente Elizegi kalean dagoen atetik egin beharko dute. LHko 3.,4.,5. eta 6. mailetako ikasleak berriz, Fernandez de Landan dagoen ate zabaletik.
Ordu horietatik aurrera eskolara tramiteren bat egiteko sartu behar baduzue, Bizente Elizegiko atetik egin beharko duzue, bertatik sartzeko tinbrea jo ondoren.