Ikastetxeko gorabeherak

 

  2025-12-17
OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN KANTUJIRA BADATOR!

Abenduaren 24 goizean herriko kaleetan zehar Olentzero eta Mari Domingirekin batera kantujiran ibiliko gara.

Ohitura den lez, kalez kale eguberrietako kantak abestuko ditugu, baserritarrez jantzita, eta buelta bukatutakoan eskolako patioan hamaiketakoa egingo dugu jai giroan.
Urtero bezala kantujira ilusio handiz prestatzen ari gara Koldokideko lagunekin batera eta ahalik eta familia gehien biltzea nahi dugu. Prestaketa familia guztiekin partekatu nahi dugunez, ostegunean, hilak 18, 16:45an Biteriko patioan topaketa prestatu dugu. Bertan kantak entseiatuko ditugu, eta giroan murgiltzen hasiko gara.


Familia guztiak gonbidatuta!
Ostegunean, hilak 18
16:45ean
Biteriko patioan
Gainera, ohitura den bezala, Olibeten zein Markolan eskola ordutan entseguak burutuko ditugu eta hauetara etortzeko aukera ere baduzue.
Abenduaren 18an
Olibeten15:15
Markolan 15:15
.