Ikastetxeko gorabeherak

 

  2018-11-05
HITZAkide KANPAINA



HITZA indartzen jarraitzeko, izan HITZAkide

15 urte bete ditu HITZAk. Bide bat egina du, Oarsoaldeko milaka herritar euskaraz irakurtzen jarri ditu, euskarazko tokiko informazioa kontsumitzen, inguruko errealitatea hobeto ulertzeko gakoak, tresnak ematen. Baina bide horrek jarraitu behar du, egitasmoaren asmoa da zure bidelagun izaten jarraitzea, zure ondoan egotea. HITZA gurea da.

Horregatik, aurrera begira ere badago HITZA. Etorkizunari aurre egiteko egitura sendoa behar du, eta horretan ezinbesteko bidelagun dira egitasmoaren harpidedunak.

Horri begira, figura edo rol berria sortu du Oarsoaldeko euskarazko hedabideak: HITZAkidea.

Hartara, orain arteko harpidedunak (edo izan nahi dutenak) HITZAkide Harpidedunak izango dira, eta paperezko edizioa jaso ez, baina bestelako eduki eta abantailak jaso nahi dituztenak HITZAkideak izango dira.

Figura berri hori sortzearen arrazoia da informazioa kontsumitzeko beste era bat dutela herritarrek —gazteek batik bat—, eta horiengana modu egokiago batean heldu nahiko luke HITZAk.

Egun, inoiz baino jende gehiagok irakurtzen du euskarazko informazioa gure bitartez, Internetez batez ere, eta horien atxikimendua, babes ekonomikoa ere behar du HITZAk. HITZA gureago egin nahi dugu.

Beraz, HITZAkide Harpidedun, edo HITZAkide, bi era izango dituzu tokiko euskal prentsaren alde egiteko: oarsoaldea.hitza.eus/15-urteurrena/harpidetu/

Izan HITZAkide, egin zureago, gureago, egitasmoa. Ziurtatu zuk jasotzeko aukera duzuna, ondorengo belaunaldiek ere jasotzeko aukera izango dutela. Pasa HITZA.