Ikastetxeko gorabeherak

 

  2020-03-27
JANGELAKO OHARRA

Hezkuntza Sailak, COVID-19ak eragindako osasun publikoko larrialdi-egoeraren aurrean, honako erabaki hauek hartu ditu:

     

          Jantokiko bekak: Eskola jantokiak erabitzen dituzten ikasleentzat aurreikusitako laguntzei eutsiko die Hezkuntza Sailak. Horretarako baldintzak betetzen dituzten familiek ezarritako zenbatekoa jasoko dute. Hezkuntza Sailak eskabideen zati bat ebatzi eta ordaindu  du dagoeneko; oraindik jakinarazi gabe daudenak erreklamazioak egiteko beste epe bat izango dute. Ebazteke daudenak jakinarazi ondoren, beste epe bat zehaztuko da sor daitezkeen erreklamazioetarako.

 

          Jantokiko kuotak: Familiek ez dute jantokiko kuota ordaindu beharrik izango, aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda dagoen aldian. Familiaren batek jarduerarik gabeko aldiari dagokion kopururen bat ordaindua balu, eskolara  bueltatzen garenean, martxoan ordaindutako kuotarekin, birkalkulatu eta hurrengo kuotetan denkontua egingo da edota dirua bueltatuko da behar izanez gero.

 

          Beraz, martxoko kuota ez bueltatu.

 

          Aldaketak jaso ahala helaraziko zaizkizue.

 

          Zaindu eta gogoratu lehentasuna zuen familien ongizateak duela,