Ikastetxeko gorabeherak

 

  2020-09-02
LEHEN EGUNERAKO INFORMAZIOA

Ikasturte berriari hasiera emateko informazioa partekatzen dugu zuekin

Aurreko asteko zirkularrean adierazi genuen bezala, irailaren 7an zuen seme-alabak eskolan hasiko dira. Egun honetan kontingentzia plana dela eta, aurkezpena besterik ez egitea erabaki dugu. Aurkezpena egitearen arrazoiak hauek dira:

- Ikasleek sartu eta ateratzeko ibilbideak ezagutzea

- Segurtasun neurriak ezagutzea

- Harrera lasai bat egitea


Hau dela eta, irailaren 8tik aurrera, 8a barne, jangela eta garraio zerbitzuak martxan jarriko dira, hortaz, 7an ez da ez jangela ezta garraio zerbitzurik egongo.

Egungo osasun egoerak eskatzen dizkigun segurtasun neurriak bermatu ezin ditugunez, ez da ez Goiz-Txoko, ez asteazken arratsaldeko zaintza, ezta EKErik eskainiko, egoera honek irauten duen bitartean.

Ere berean, jakin arazi nahi dizuegu eskolara sartzeko ezinbestekoa dela hitzordua aldez aurretik telefonoz eskatzea. Ahal den heinean,  eskolarekin harremanak telefonoz edo posta elektronikoz egingo dira, uneko segurtasun neurriek hala eskatzen dutelako.

 

FAMILIENTZAKO ARRETA ORDUTEGIA: Saiatu, mesedez, tarte hauetan deitzen:

Astelehenetik ostiralera:  9:30etatik 11:30ak arte

Ostegunetan: 15:00etatik 16:00ak arte

Edozein zalantza izan ezkero bide hauek erabil ditzakezue:


ERAIKINA

TELEFONOA

POSTA ELEKTRONIKOA

OLIBET

943 526 840

olibethh@gmail.com

MARKOLA

943 345 259

012905aa@hezkuntza.net

BITERI

943 514 372

012905aa@hezkuntza.net

JANTOKIA

659 192 746

ZBJAN@koldomitxelenaikastetxea.com

GURASO ELKARTEA

637 841 763

koldokide@gmail.com