Ikastetxeko gorabeherak

 

  2021-09-03
LEHEN EGUNERAKO INFORMAZIOA

Ikasturte berriari hasiera emateko informazioa partekatzen dugu zuekin

 

Klaseak irailaren 8an, asteazkena, hasiko dira, lehenengo eguneko ordutegiak ondoko hauek izango direlarik:

 

OLIBET ERAIKINEAN

            Haur Hezkuntza     3 urte                              10:00etatik 12:50era (1. egunean bakarrik)

                                               4 urte                               9:00etatik 12:50era

MARKOLA ERAIKINEAN

            Haur Hezkuntza      3 urte                             10:00etatik 12:50era (1. egunean bakarrik)

                                               4-5 urte                           9:00etatik 12:50era

            Lehen Hezkuntza                                            9:00etatik 12:50etara

 

BITERI ERAIKINEAN

            Haur Hezkuntza          5 urte                          10:00etatik 12:50era (1. egunean bakarrik)

            Lehen Hezkuntza                                              9:00etatik 12:50etara

 


  • Zerbitzuak (Goiz Txokoa, Garraioa eta Jantokia) lehenengo egunetik aurrera martxan egongo dira, ekainean izena eman dutenentzat (informazio gehiago KOLDOGIDAn aurkituko duzue, www.koldomitxelenaikastetxea.e...).


  • Iraileko lehenengo egunetan, informazio orokorrak (gelako ordutegia, beharko dituzten materialaren zerrenda…) ikasleei emango zaie.


  • Ikastetxean indarrean dagoen Kontingentzia Plana jarraituz sarrerak tartekatuak izango dira, iaz egin ohi genuen bezala.