Eskatzaile bakoitzaren laguntza 200 eurokoa izango da gehienez, eta muga gailu bakoitzaren fakturaren bidez justifikatutako diru-kopurua izango da (gailua aldez aurretik erosita egon behar du).
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:
2021/09/24-2021/10/25
DIRU-LAGUNTZA ESKATU AHAL IZATEKO BALDINTZAK:
- Ikasle onuradunak unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko beketarako edo ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2020-2021 ikasturtean, eskola materialaren atalean.
- Aurreko ikasturteko deialdian diru-laguntza hau bera jaso ez izana.
- Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2020ko azaroaren 16tik 2021eko urriaren 25ra bitartean erosi izana.
ESKAERA EGITEKO MODUAK
Eskaera modu elektronikoan egingo da
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/gailudigi-itunpekoa/web01-tramite/eu/
sartuz, bi moduetan egin daiteke:
- Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela…) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).
- Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bide bati jarraituta:
- HNA (Hezkuntza Nortasun Agiria), jaiotegunarekin batera.
- NAN, haren iraungitze data zehaztuta edo atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) eta jaioteguna.
- Eskatzaileak, ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda egin ahal izango du, horretarako aldez aurretik 943514372 telefonoan hitzordua eskatu behar da.
EDOZEIN ESKAERA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK
- Dispositiboa erosi izanaren fakturaren kopia.
INFORMAZIO GEHIAGO:
https://www.euskadi.eus/gailu-digitalak-eskuratzeko-diru-laguntzak/web01-a3hsare/eu/