Ikastetxeko gorabeherak

 

  2021-01-08
AURREMATRIKULA 2021-2022

Datorren ikasturterako 2 urteko edota beste edozein hezkuntza-mailako ikasle berrien aurrematrikula egiteko epea, urtarrilaren 18tik 29ra izango da. On line egiteko aukera badago (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila).

Izen-emateak Idazkaritzan (Biteri eraikinean) egin beharko dira.

 

Familiek Haur Hezkuntzako bi eraikinak, Olibet (Poligono Olibet z/g) eta Markola (Markola Etorbidea, 24), ikusteko aukera izango dute urtarrilaren 11, 12, 13, 14 eta 15an, 16:45 ala 17:45etan, aldez aurretik hitz ordua hartuta, Tfnoa: 943 514372.