Ikastetxeko gorabeherak

 

  2026-01-30
AZERI DANTZA

Aurten ere Inauteriei hasiera emateko Azeri Dantza berreskuratuko dugu. Iaz ezin izan genuen burutu hezkuntzan egindako grebak zirela eta, baina aurten ilusio handiz berriro egingo dugu.

Azeri Dantza klaustrokideok Koldokide Guraso Elkarteko kideekin batera antolatzen dugun jarduera da, eta gure herriko ohitura berezia izateaz gain, Inauteriei hasiera emateko modua ere bada.

Otsailaren 12an, Ostegun Gizenean, 15:15ean, Zumardian egingo dugu dantza.


Horretarako, aurrez entsegu batzuk egingo ditugu. Ez da aurrezagutzarik behar, parte hartzeko gogoa besterik ez.

Aurten ere familiak gonbidatu nahi zaituztegu gurekin batera dantzan parte hartzera edo, nahiago baduzue, ikusle moduan ekitaldiaz gozatzera.

Oso pozgarria izango litzateke zuen presentziarekin momentu berezi hau partekatzea.

Eskerrik asko, eta espero dugu elkarrekin Inauteriak giro onean hastea!


ENTSEGUAK

  • Otsailak 3 eta otsailak 6 16:45
  • Otsailak 10 eta otsailak 11 16:45