Ikastetxeko gorabeherak

 

  2022-03-29
BESTE BISITA GIDATU BAT ERRENTERIAN

Errenteriaren historia ezagutu nahi duzue?

Apirilaren 2an, bisita gidatu bat antolatu dugu: “Oreretatik itsas hirira”

Bi txanda izango dira:

Arratsaldeko 17:00etan, euskaraz. (Hamar minutu lehenago elkartuko gara udaletxean, 16:50ean)

Arratsaldeko 18:10ean, gaztelaniaz. (Hamar minutu lehenago elkartuko gara udaletxean, 18:00etan).

 

Bisita gidatuan parte hartu nahi baduzue, eman izena, koldokide@gmail.com helbidera e-mail bat idatzita. Adierazi zenbat lagun etorriko zareten, bisita zer hizkuntzatan egin nahi duzuen eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

 

Izena emateko azken eguna martxoaren 31 izango da, osteguna. Bisita bakoitzean gehienez 25 pertsonak parte har dezaketenez, izena emateko hurrenkera hartuko dugu kontuan.