Ikastetxeko gorabeherak

 

  2022-03-21
BISITA GIDATUA ERRENTERIAN

Errenteriaren historia ezagutu nahi duzue?

 

Martxoaren 26an, bisita gidatu bat antolatu dugu: “Mantxester txikia”. Bisita arratsaldeko 17:00etan hasiko da, beraz, 16:50ean elkartuko gara udaletxean.

 

Bisita gidatuan parte hartu nahi baduzue, eman izena, koldokide@gmail.com helbidera e-mail bat idatzita. Adierazi zenbat lagun etorriko zareten eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

 

Izena emateko azken eguna martxoaren 24a izango da, osteguna.