Ikastetxeko gorabeherak

 

  2025-05-16
ESKOLA KIROLA 2025/2026 IZEN EMATEA

Ohar honen bitartez, 2025-2026 kurtsorako Eskola Kirola izen ematea ireki dela adierazi nahi dizuegu


Gogoratzen dizuegu ikasle guztiei zuzendutako jarduera ireki eta anitza dela, persona ezberdinen gustu, izaera, gaitasun eta egoera desberdinak aintzat hartzen direlarik, ANIZTASUN FUNTZIONALA duten haurrak barne hartzen direlarik. Azken hauen kasuak aztertu egingo dira eta begirale laguntzailea jarri edo Eskola Kirol Egokitua (EKE) programa berrian kirolean aritzeko aukera izango dute (Mindara Elkarteak kudeatuko du).

Jakin ere Errenta (DBE) edo gizarte larrialdietarako programetan edo antzekoetan sartuta dauden familiei Errenteriako Udalak 100% dirulaguntza ematen diela, hori bai,  familiek hasieran beraiek aurreratu beharko dute dirua eta kurtso amaieran %70 asistentzia izan badu, dirua itzuliko zaie.



Egunak eta ordutegiak hurrengo hauek izango dira.

 

LH3-LH4 (ESKOLA KIROLA BENJAMINAK): ASTEARTE/OSTEGUNETAN 16:30etatik 17:30etara eta LARUNBATAK

LH5-LH6 (ESKOLA KIROLAK ALEBINAK): ASTEARTE/OSTEGUNETAN 17:45etatik 18:45etara eta LARUNBATAK

 

Eskola kirolean izena emateko Guraso Elkarteko bazkidea izan behar da.

 

PREZIOA:                      Eskola kirola 105 € Kurtso osoa.

 

ORDAINKETA SISTEMA:

 

Eskola kiroleko kuotako zuen kontu korrontetik kobratuko zaizue zuzenean. Ordainketa bi epeetan egingo dugu 55euro irailean behin betiko izen ematearekin (ordaintzen ez duenak ezingo du Eskola kirola urrian hasi) eta  beste 50€ otsailan .

 

Izena emateko epea maiatzaren 14ik 21ra izango da.

 

Hemen aurkitu dezakezue izena emateko esteka: 

https://koldokide.eus/eskola-kirola-izen-ematea/

 Izen ematea maiatzaren 14tik 21era egin daiteke. Presentzaiala ere egin ahal izango da, datorren astelehenean 16:15tik -17:30 etara Biteri eraikinean.

Edozein zalantzaren aurrean kordinatzailearekin harremanetan jarri  (603586636)