Ikastetxeko gorabeherak

 

  2018-09-24
ESKOLA KIROLA: BILERA INFORMATIBOA


Kaixo Familiak:

Datorren ostegunean, hilak 27, Eskola Kiroleko bilera bat egingo dugu. Bertan Eskola Kiroleko hainbat atal desberdin azalduko ditugu.

Era berean,  taldeen eraketa eta antolaketa azalduko zaizue.

Oso garrantzizkoa da zuen presentzia eta espero dugu hau jakinez, zuen agendan lekutxo bat egitea bilera honetara azaltzeko eta Eskola Kirolari merezi duen lekua emateko.

Baita ere adierazten dizuegu aste barruko Eskola Kiroleko saioak urriaren 1eko astean hasiko direla. Astebukaeretako saioa aurrerago zehaztuko dugu.

Eguna Irailak 27, osteguna

Ordua 17:00 etan.

Lekua Biteri  eraikineko Liburutegia (Fernandez Landa eraikinean)

Besterik gabe,  agur bat

Eskola Kiroleko arduraduna