Ikastetxeko gorabeherak

 

  2017-09-29
ESKOLA KIROLAKO LEHEN ENTRENAMENDUA

Hurrengo asteartean urriaren 3an, Eskola Kiroleko lehen entrenamendua hasiko dugu eta parte hartzaile guztiei ongi-etorria eman nahi dizuet

Larunbateko saioak urriaren 21ean hasiko dira.

Besterik gabe, ordutegia gogoratuko dizuet:
astearte eta ostegunero: benjaminak 16,45etatik 17,45etara eta alebinak 18etatik 19etara.
Alebinak gogoratu 17,45etan gimnasioko atean egoten garaiz hasteko.

Gogorarazten da, entrenamendu bietan arropa egokia ekarri behar dela eta dutxatzea derrigorrezkoa dela. 

Partehartzaile bakoitzari Eskola Kiroleko informazio gida bat banatuko zaizue

Haurren gustukoa izatea espero dugu eta asko ikastea.

*Hemendik aurrera oharrak posta elektronikoz jasotzeko, korreoa jaso nahi duzuen helbidea helarazi behar duzue, ikaslearen izena eta posta elektronikoa eskola kiroleko koordinatzaileari helaraziz. Posta elektronikorik ez baduzue beti bezala paperean jasoko duzue. 


Agur bero bat                                          

Eskola Kiroleko arduraduna