Ikastetxeko gorabeherak

 

  2020-11-25
ESKOLA KONTSEILURAKO HAUTESKUNDEAK

Eskola Kontseilua berritzeko hauteskundeak hurrengo astelehenenean, hilaren 30ean, izango ditugula adierazteko idazten dizuegu, eta bertara etortzea gonbidatzen zaituztegu.

Guraso bakoitzak botoa emateko eskubidea izango du, hau da, familia bakoitzeko bi boto onartu ahal izango dira gehienez. Behar bezala identifikatuta egon behar duzue hori egiaztatzen duen dokumenturen batekin.

 

Egun horretan, Markola ala Biteri eraikineko sarreran izango duzue bozka egiteko aukera, horretarako prestatua egongo den mahaian.

Bozka honako ordutegian egin ahal izango da:


09:00-10:30

12:00-13:00

16:00-18:00

 

Ordutegi honetatik kanpo EZIN IZANGO DA BOZKARIK EGIN.