Ikastetxeko gorabeherak

Hasiera  › Albisteak  › ESKOLAFIT
 

  2021-02-02
ESKOLAFIT

Aurkitzen garen egoera berezi honetan, eskola orduz kanpo antolatutako kirol-jarduera egiteko aukera gabeziaren aurrean eta gabon bitartean egondako egoera gorabeheratsua dela eta, Koldo Mitxelenako ikastetxeko zuzendaritzak, Guraso Elkarteak, oarsoaldeako eskola kirola mahaia osatzen dugunok, Eskola Kiroleko programari urtarriletik ekainera bitartean modu iraunkor eta jasangarri batean heltzeko hausnarketa egin du eta honako hau da aurkeztu nahi dugun plangintza egokitua.

ESKOLA KIROLEKO PROGRAMA eta egitasmoa, aurtengo antolaketa ereduaren baitan BAIMENDUTA DAGOENEAN aurrera eramango da, legeak uzten duen kirol praktikara egokituz. Aldiz, Eskola Kirola bere horretan baimendua ez badago, ESKOLAFIT mugimenduzko aisialdi eskaintza martxan jarriko dugu, mugimendua eta jarduera fisikoa burutzea ardatz dituena. Programa hau ZONA GORRIAN GAUDENEAN ERABILIKO DUGU eta jarduera presentziala izango da. Orainarteko ordutegi eta bizikidetza taldeak berdinak mantenduko dira.


Zer da EskolaFit??HELBURUA ETA OINARRIA

LH2 eta LH 6 bitarteko eskola haurrei, egoera seguruan, jarduera fisikoa egiteko aukera ematea.


Kontuan hartu behar dugu, jarduera fisikoa ikasleen osasun fisiko zein psikologikorako onuragarria eta bizi-ohitura osasuntsu eta aktiboak barneratzeko ezinbestekoa dela. Horrez gain, ikaragarrizko balioa aitortzen diogu aisialdi eremuko ekintza hauek euskaraz egiteari. Jarduera fisikoa diogunean, energia kontsumoa suposatzen duen gorputzaren mugimenduaz ari gara. Mugimendu guztiak hartzen ditu bere barnean, aisialdia denboran egiten direnak barne.
Horrez gain, ikaragarrizko balioa aitortzen diogu aisialdi eremuko ekintza hauek euskaraz egiteari.


Hori aintzat hartuz, ikasleentzat bizikidetza unitateetan oinarritutako mugitzeko eta sasoian egoteko programa aktibo bat diseinatu eta antolatu dugu, beti ere, protokolo eta praktikaeguruak bermatuz eta momentuan momentuko egoeran aurrera eramateko baldintzak betetzen dituena eta euskaraz egingo dena. Hau bermatzeko, elkarlanerako gunea bermatuko dugu eskola kirolako oarsoaldeako mahaiak.

Ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzaile eta hezitzaileak izango dira plangintza hau aurrera eramateko ardura izango dutenak.