Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-03-22
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA:ANIZTASUNAREN JAIA

Martxoaren 30ean, larunbata, Oarsoaldeko ikastetxe publikoen laguntzari esker aniztasunaren jaia egingo da Koldo Mitxelena eskolako patioan.

Egun horretako jarduerak hauek izango dira:

10:30-11:30 Ipuin kontalaria.

11:30-13:00 Tailerrak: txotxongiloak, panpinak, eskulanak, Afrikako jantzien erakusketa, taloak…

Tailerrek iraun bitartean, trikitilariek jaia girotuko dute.

13:00-13:30 Txalaparta.

13:30-15:00 Hainbat herrialdetako jakien dastaketa.

 

Anima zaitezte etortzera!

 

Egunean zehar ateratako argazkiak guraso elkartearen eta jaiaren web-orrietan argitaratuko direla jakinarazten dizuegu.