Datorren Gau Beltzaren ospakizunarekin bat eginez, gure ikastetxean ere jaia ospatuko dugu herriko kalejiran parte hartuz.
Kalejira urriaren 31n, larunbatean, izango da, arratsaldeko 19:00etan. Egunean bertan 1.go, 2., 3, eta 4. mailako ikasleek jantzi beharreko arropa prestatzen joateko, ondorengo materiala eta jantziak ekarri beharko dituzte eskolara:
● Mauka luzeko kamiseta beltza.
● Maila beltzak (edo, bestela, galtza beltzak). Mailak gomendatzen ditugu erosoagoak direlako baserritar galtzerdiak gainetik jartzeko.
● Artilezko galtzerdiak (baserritar jantzikoak).
● Abarka beltzak edo marroiak.
Oharra: Etxean norbaitek balio ez zaizkion eta soberan dituen abarkarik badu, mesedez eskolara ekar ditzala, abarkarik ez dituzten haurrek erabili ahal izan ditzaten.
Mesedez, arropa urriaren 28rako, asteazkenerako, eskolara ekartzea eskatzen dizuegu, ikastetxean gorde eta larunbateko ospakizunera begira dena prest egon dadin.
Zuen elkarlana eta laguntza eskertuz,
Jaso ezazue agur bero bat
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: