Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-03-05
GREBA DEIALDIA: INFORMAZIOA

Familia agurgarriak,

 Aurreratu genizuen bezala, Euskal Herriko mugimendu feministak, martxoak 8rako egin duen 24 orduko greba deialdia dela eta, Koldo Mitxelena Ikastetxean irakasleriaren % 74ak eta Hezkuntza Bereziko Laguntzaileen % 88ak greba egitea erabaki dutela jakinarazteko idazten dizuegu.

 Hori dela eta, ikasleek EZ da ohiko jardun pedagogikorik eskainiko, ez da klaserik egongo.

BITERI eraikina bakarrik zabalduko da.


GARRAIOA: zerbitzurik ez da egongo.

JANGELAzerbitzurik  ez da egongo zaintza egokirik bermatu ezin dugulako.

Ikasleak 12:30etan etxera joan beharko dute bazkaltzera. Hurrengo kuotan dagokion itzulera egingo da.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK:

  • Eguerdikoak: Denak Biteri eraikinean izango dira, bakoitza bere irakaslearekin eta ohiko ordutegian.
  • Arratsaldekoak: beti bezala.

GOIZ-TXOKOABiteri eraikinean BAKARRIK eskainiko da 7:30etatik 9:00ak arte.

  

Zuen laguntza aldez aurretik eskertuz,

 Zuzendaritza Taldea