Ikastetxeko gorabeherak

 

  2018-05-14
GURASO ESKOLA: KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA

Dakizuen bezala, Errenteriako Udalak, herriko ikastetxeetan hezkuntzari laguntza emateko " Guraso Eskola" zerbitzua eskaintzen dizue.

Zerbitzu honen bitartez, 2 eta 16 urte bitarteko haurren eta gaztetxoen gurasoen dinamizazio eta heziketa gauzatzen da, zuen beharrei erantzuteko helburuarekin.

Mezu honen bitartez, gogorarazi nahi dizuegu datorren astelehenean, maiatzak 21, Markola eraikinean eta maiatzaren 25ean, ostirala, Biteri eraikinean, "Guraso Eskola" ekimena izango dela 15:00etatik 16:30etara.

 Saio hauetan landuko den gaia "KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA" izango da eta adin guztietako gurasoei zuzendua dago.

 Saioak Markola eta Biteri eraikinean txandaka egingo dira eta bi eraikinetan gaitegi bera landuko da.

 Anima zaitezte! Gure haur eta nerabeen heziketa landu beharreko altxorra da eta!

 Eskerrik asko.