Ikastetxeko gorabeherak

 

  2024-06-13
GURASOENTZAKO DIGITALIZAZIO SAIOA

Teknologia berrien beldur zara? Administrazioarekin komunikatzeko arazoak dituzu? Beka on line egin nahiko zenuke baino ez dakizu nola?

Ekainaren 17an, goizeko 09:15ean saio bat antolatu dugu Biteri eraikineko liburutegian eta ekainaren 18an goizeko 09:15ean beste saio bat antolatu dugu Markola eraikineko liburutegian,  zure kezkei aurre egiteko asmoz. 

Tratatuko ditugun gaiak ondorengoak izango dira:

  • Bekaren onarpena online egiten ikasi
  • Matrikula ziurtagiria (Heziguneko familiagunetik deskargatzen ikasi)


Bestelako kezkarik baduzue horiek adierazteko tartea ere izango duzue.