Ikastetxeko gorabeherak

 

  2017-09-15
GURASOENTZAKO EUSKARA IKASTAROAK 2017/18

Guraso horiek, urtero bezala ikastetxeetako gurasoentzat antolatutako euskara ikastaroen eskaintza irekita dagoela jakinarazi nahi dizuegu.

ERRENTERIAKO UDAL EUSKALTEGIAREN ESKAINTZA:

  • Erritmoa: astean bi egun (5 ordu)
  • Ordutegia: gurasoei egokitutakoa
  • Iraupena: Irailaren 25etik ekainaren 22ra arte.
  • Prezioa: 136€ ikastaro osoa.
  • Matrikula epea: irailaren 20 arte.
  • Beka: %80 


Ikastaro hauetan parte hartzen duzuen gurasoek hainbat baliabide izango dituzue zuen esku matrikularen barruan: ordenagailu-gelara eta on-line plataformarako sarbideak; euskararen erabilerari begira programatutako ekintza osagarri guztietan parte hartzeko aukera librea; material didaktikoa.

Interesik baldin baduzu, etorri Udal Euskaltegira eta ekarri aurrematrikula-fitxa edo jarri gurekin harremanetan:

  • Helbidea: Mikel Zabaleta kalea, 14
  • Tel: 943449680
  • Posta: euskaltegi@errenteria.eus